martes, 24 de febrero de 2009

TEKNOGRAMA: LEHENENGO SAIOA


Gaur hasi gara gure taldeko teknogramaren gidoia sortzen. Bakoitzak bere autobiografian idatzitakoa aipatu du eta Estitxuk proposatu dizkigun galdera desberdinak komentatu ditugu. Nahiko hitz egin dugu irudimenaren inguruan eta honen lanketaz. Gainera, Ken Robinsonen bideoarekin gogoratu gara eta bertan bota duen ideia bat hartu dugu gure teknograman adierazteko: eskolan, adierazpen plastikoak Haur Hezkuntzatik Batxilergora egiten duen garapenean, gorputz guztia erabiltzetik burua soilik erabiltzera pasatzen da. Bi minututako lantxo bat izango denez, hobe da ideia bat ondo lantzea.


Ideia hau lantzeko pentsatu duguna zera da: Hasieran gure eskuak grabatu genitzake margotzen ari direla edo plastilina manipulatzen ari direla. Tartekatuz, haurren argazkiak sartuko genituzke jarduera desberdinetan eta agian beren ahotsak ere sartuko genituzke (oihuak...). Momentu batean, autobiografia bakoitzean deigarriena izan den ideia sartuko genuke. Adb: "Nik ez dut irudimenik". Honen ondoren eskolako beste etapa bat ordezkatzen duten irudiak jarriko genituzke. Pixkanaka, hauetan antzemango da lana geroz eta indibidualizatuagoa zela.


Hau da oraingoz gure lanaren laburpena. Ondo ulertu ez bada, goian atxikitu dugu egindako lanaren eskema. Orain askoz ere hobeto ulertzen da, ezta?;)

No hay comentarios.:

Publicar un comentario