martes, 17 de febrero de 2009

KEN ROBINSONEN BIDEOA

Bideo hau ikusi eta gero, azaldu dituen adibideekin argiago geratu zaigu sormenari mugak jartzen zaizkiola egungo hezkuntza sisteman. Edukien hierarkizazioak buruko jarduerak gorputzeko jardueren gainetik jartzen ditu.
Bestalde, haurrak akatsak egiteari ez dio beldurrik. Edozein arazoren aurrean erantzunak baditu eta naturaltasunez ematen ditu. Baina haurtzarotik errorerik ez egitera bultzatzen gaituzte eta ondorioz sormenerako gaitasuna murrizten da. Askotan ikusi dugu nola arazo baten aurrean zer nolako erantzunak ematen dituzten! Haurrek beren ideiak eraikitzen dituzte, inork ez die mugarik jartzen. Baina urteak pasa ahala, irakasleak horiek guztiak bide beretik zuzentzen dituzte, kalko berdinarekin egindako ikasleak atera nahiean. Bidean, sormena delako hori itzaltzen joaten da, ez diote garrantziazko lekurik eskeintzen irakaskuntzan.
Etorkizuneko irakasleak izango garenok erantzunkizun handia daukagu gai honetan. Gure irakaskuntza eredua ez da egokiena izan orain arte baina inoiz ez da berandu. Zergatik ez lan egin gure helburua lortzeko?Zein garrantzia du sormenak guretzat?Nola landu dezakegu? Galdera hauek abiapuntu izan daitezke gure etorkizuneko lanerako. Ez ditzagun inoiz ere ahaztu.
Bestalde, ezin dugu ahaztu, eskola sistema batean lan egingo dugula eta aldaketa guztiak ez daudela gure esku. Gaur egungo sistemak unibertsitateko irakasle plurititularrak ekoiztea du helburu. Honetarako, haurren eta gazteen garunak garatzeko gaiak besterik ez ditu lantzen. Artea lantzen denean, askotan bideratua izaten da, akatsik egin ez dezaten (sormenean akatsik egongo balitz bezela!). Ken Robinsonek oso argi uzten du artean ere badagola mailaketa bat eta honen arabera, gorputz espresioa galtzen ateratzen da. Inork gogoratzen al du gorputz espresioaren lanketa eskolan? Plastikarekin bezela, gorputz espresioarekin ere autobiografia bat egingo bagenu konturatuko ginateke eskolak ez diola batere garrantziarik ematen. Beraz, izan gaitezen gu eredu eta jarri gaitezen lanean besteen aginduei itxoin gabe (orain arte bezela...).

No hay comentarios.:

Publicar un comentario