miércoles, 25 de febrero de 2009

Kaixo Begoña.
Ahoa bete hortz utzi gaitu zure idatziak. Ez genituen gure galderen erantzunak horren denbora laburrean espero eta sorpresaz harrapatu gaituzu. Ezustekoa ona izan da, irakaskuntzan esperientzia handikoa zaitugun horren eritzi eta erantzunek, gure aurreritziak sendotu egin dituelako eta hemendik aurrera eztabaidarako, zalantzak argitzeko edo eta eritziak emateko sarean lagun izango zaitugulako. Dena den, eta zuk ongi diozun legez, dena ez da txuria edo beltza. Eta txuria den sorpresa honek ere badu halako ttantto beltz bat: zure idatziari erantzuteko buruhausteak sortzen digun nekearen putada, hain zuzen ere.
Alfabetatzea gaitasun konkretu bat eskuratzea dela ulertzen dugu guk, eta beraz, beste gaitasunek duten garrantziaren maila bera duena eta afektibitatean zalantzarik gabe eragina duena. Baina, egoera guztietan eman behar al zaie gaitasun guztiei garrantzia bera Haur Hezkuntzan? Eta alfabetatzearen lanketari gainontzeko beste zenbait gaitasunen lanketari baino denbora gutxiago eskaini nahi dion Haur Hezkuntzako irakaslea, ez al da benetako garapen integrala lortzeko hezkuntza ematen ari, baldin eta modu horretara, ikasturte horretako ikasle konkretu horiengan alderdi afektiboan, emozionalean eta sormenari dagokionean hobekuntza nabariak ikusten baditu?
Izan ongi!
Sormena

martes, 24 de febrero de 2009

TEKNOGRAMA: LEHENENGO SAIOA


Gaur hasi gara gure taldeko teknogramaren gidoia sortzen. Bakoitzak bere autobiografian idatzitakoa aipatu du eta Estitxuk proposatu dizkigun galdera desberdinak komentatu ditugu. Nahiko hitz egin dugu irudimenaren inguruan eta honen lanketaz. Gainera, Ken Robinsonen bideoarekin gogoratu gara eta bertan bota duen ideia bat hartu dugu gure teknograman adierazteko: eskolan, adierazpen plastikoak Haur Hezkuntzatik Batxilergora egiten duen garapenean, gorputz guztia erabiltzetik burua soilik erabiltzera pasatzen da. Bi minututako lantxo bat izango denez, hobe da ideia bat ondo lantzea.


Ideia hau lantzeko pentsatu duguna zera da: Hasieran gure eskuak grabatu genitzake margotzen ari direla edo plastilina manipulatzen ari direla. Tartekatuz, haurren argazkiak sartuko genituzke jarduera desberdinetan eta agian beren ahotsak ere sartuko genituzke (oihuak...). Momentu batean, autobiografia bakoitzean deigarriena izan den ideia sartuko genuke. Adb: "Nik ez dut irudimenik". Honen ondoren eskolako beste etapa bat ordezkatzen duten irudiak jarriko genituzke. Pixkanaka, hauetan antzemango da lana geroz eta indibidualizatuagoa zela.


Hau da oraingoz gure lanaren laburpena. Ondo ulertu ez bada, goian atxikitu dugu egindako lanaren eskema. Orain askoz ere hobeto ulertzen da, ezta?;)

jueves, 19 de febrero de 2009

¿QUÉ ESTÁ PASANDO?

Artikulu honen hasieran egiten den galderak arreta berezia piztu digu: "Gure eskolak prest al daude, oso azkar aldatzen ari den XXI. mendeko mundu honetan ikaslego eta arazo sozialen aniztasunari erantzuteko?" Esparru honetako gure ezagutzak urriak badira ere, taldeko laurok pentsatzen dugu egungo hezkuntza sistema honek ez gaituela prestatuko gure etorkizuneko ikasleen beharrei erantzuteko. Zergatik pentsatzen dugu hau? Arrazoi ezberdinengatik. Alde batetik, jasotzen ari garen formakuntzak ez du ziurtatzen erabiliko dugunik. Honekin ez dugu esan nahi jasotako ikasgaietatik ezagutza berriak lortu ez ditugunik edo eta baliagarriak gertatuko ez zaizkigunik, ez; eduki teoriko asko eta praktika gutxi eman ditugula baizik. Emandako ikasgaiekin eta hiru hilabeteko praktiketako esperientziarekin bakarrik ezinezkoa da irakasleen kalitatezko formakuntzarik lortzea. Jakina da teoria ezberdinak ezagutzea oso lagungarria dela kalitatezko irakaskuntza bat emateko, baina, teoria horiek praktikara eramatea ezinbestekoa da eta ematen zaiona baino garrantzia handiagoa eman beharko litzaioke. Ikasitakoa ez dugu oraindik egoera erreal batean praktikan jarri, beraz, oraindik ez dakigu zenbateraino baliagarriak izango zaizkigun. Tresnak agian ezagutuko ditugu baina erabiltzeko aukerarik eskaintzen ez badigute...
Bestalde, ikastetxe batean irakasleak bere gustokoa duen metodologia aplikatzeko askatasuna zenbaterainokoa den ere ez dakigu. Adibidez, gure irakasteko modua ikastetxeko zuzendariaren, hamar urte irakaskuntzan daramatzan aldameneko gelako irakaslearen edo eta ikasle baten gurasoen gustokoa ez bada, nola egin aurre halako egoera bati? Zenbateraino gaude ohiko hezkuntza sistemaren edo lanean jardungo dugun ikastetxeko irakaskuntza ereduaren menpe? Demagun, Haur Hezkuntzan hasten garenean, afektibitateari eta ikasleen gaitasunei arreta gehiago jartzen diegula hauek alfabetatzeari baino. Lankideen aldetik babesik izango al genuke? Gure irakasteko eredua aldatzera behartuak izango al gara? Eta unibertsitatean ikasitako guztia?
Jakin beharko genituzkeen galdera hauen erantzunak ezagutzeke gaude oraindik, irakasle tituloa eskuratzeko karreraren erdia eginda dugun honetan. Zenbateraino gauden erakunde, zuzendari, irakasle eta gurasoen ereduen menpe ziur ez jakiteak, lanean hasten garenean tituloarekin baina “en pelotas” harrapatuko gaituelakoan gaude; eta, ikastetxearen irakaskuntza eredua gure gustokoa ez delako zoritxarreko halako egoera batean aurkitzen garenean, babesik ezean, trenaren bagoi horretan sartuko garen ustea dugu eta ondorioz, etorkizuneko gure ikasleen beharrei, agintariek ezarritako ereduarekin erantzutera derrigortuak.

SAREAN IKASI "Aprender en red"

Testu honetan, ikuspegi berri bat azaltzen dute: irakasleak/hezitzaileak beren formakuntzaren pertsonai nagusiak dira. Hezitzaileen garapen profesionala estimulatzen duten politikak bultzatu behar du:

  • Komunitate profesionalen parte bihurtzen dituzten antolakuntzen alde egin.
  • Bertako jakintzari (saber local) garrantzia eman.
  • Kontestu zehatzetan ematen diren arazoen bereizgarritasunaz konturatu.
  • Kanpo jakintza (ikertzaileek eraikia) bezain garrantzitsua da barne-jakintza (irakasleek eraikia).


Hau guztia aurrera eramatea ez da erraza. Horretarako, aspalditik "heziketa berrikuntzaren sareak" martxan jarri ziren. Hauetan parte hartzen duten pertsonek inplikazio handiz egiten dute, eta beren lanarekin konpromezu handia dute. Enpatia lantzen dute, honek irakaskuntzan ekarriko duen onura kontutan izanik.

Irakaslearen papera AKTIBOA da, eta orainarteko formakuntza klasikoarekin kontrajartzen da. Izan ere, formakuntza hau mintegi, ikastaro eta bestelakoez osatzen denean, irakaslearen papera pasiboa baita.

National Writing Project (NWP) da honen adibide bat. Irakasleak errealitateari buruzko ideia objektiboagoa lortzen du eta erabilgarria den ezagutza bat eskuratzen du, gero klasean martxan jarriko dena. Esperientziak konpartitzen dituzte eta beraietaz ikasi.
Irakaslea erdigunean kokatzen dute eta horrela sentiarazten diete egiten dituzten ekintzekin.
Proiektu honetan egiten diren jarduerekin irakaslea "jatorra" izatetik, kritika konstruktiboak egitera pasatzen da.

Azkenik, konpartitze prozesuaren aberastasuna da nabarmendu nahi genukeena. Hau lortzen da besteekin konfidantza eskuratzen den heinean.

miércoles, 18 de febrero de 2009

SORMENA ZERTARAKO?

Sormena oso garrantzitsua da gure egunerokotasunean. Baina zer da sormena? Oso zaila da galdera honi hitzez erantzutea baina irudi batekin oso ondo ulertzen da. Sormena etengabean erabiltzen dugu eta bidean aurkitzen ditugun hainbat oztopo gainditzen laguntzen gaitu. Hara adibide garbi bat! Unibertsitatera goizeko 10tan joaten garenean...sormenaz aparkatzea besterik ez zaigu geratzen! Ez al da ala?

martes, 17 de febrero de 2009

KEN ROBINSONEN BIDEOA

Bideo hau ikusi eta gero, azaldu dituen adibideekin argiago geratu zaigu sormenari mugak jartzen zaizkiola egungo hezkuntza sisteman. Edukien hierarkizazioak buruko jarduerak gorputzeko jardueren gainetik jartzen ditu.
Bestalde, haurrak akatsak egiteari ez dio beldurrik. Edozein arazoren aurrean erantzunak baditu eta naturaltasunez ematen ditu. Baina haurtzarotik errorerik ez egitera bultzatzen gaituzte eta ondorioz sormenerako gaitasuna murrizten da. Askotan ikusi dugu nola arazo baten aurrean zer nolako erantzunak ematen dituzten! Haurrek beren ideiak eraikitzen dituzte, inork ez die mugarik jartzen. Baina urteak pasa ahala, irakasleak horiek guztiak bide beretik zuzentzen dituzte, kalko berdinarekin egindako ikasleak atera nahiean. Bidean, sormena delako hori itzaltzen joaten da, ez diote garrantziazko lekurik eskeintzen irakaskuntzan.
Etorkizuneko irakasleak izango garenok erantzunkizun handia daukagu gai honetan. Gure irakaskuntza eredua ez da egokiena izan orain arte baina inoiz ez da berandu. Zergatik ez lan egin gure helburua lortzeko?Zein garrantzia du sormenak guretzat?Nola landu dezakegu? Galdera hauek abiapuntu izan daitezke gure etorkizuneko lanerako. Ez ditzagun inoiz ere ahaztu.
Bestalde, ezin dugu ahaztu, eskola sistema batean lan egingo dugula eta aldaketa guztiak ez daudela gure esku. Gaur egungo sistemak unibertsitateko irakasle plurititularrak ekoiztea du helburu. Honetarako, haurren eta gazteen garunak garatzeko gaiak besterik ez ditu lantzen. Artea lantzen denean, askotan bideratua izaten da, akatsik egin ez dezaten (sormenean akatsik egongo balitz bezela!). Ken Robinsonek oso argi uzten du artean ere badagola mailaketa bat eta honen arabera, gorputz espresioa galtzen ateratzen da. Inork gogoratzen al du gorputz espresioaren lanketa eskolan? Plastikarekin bezela, gorputz espresioarekin ere autobiografia bat egingo bagenu konturatuko ginateke eskolak ez diola batere garrantziarik ematen. Beraz, izan gaitezen gu eredu eta jarri gaitezen lanean besteen aginduei itxoin gabe (orain arte bezela...).

IKASGAIAREN HELBURUA

Ikasgai honen helburua elkar ikaskuntza proiektu batean parte hartzea da. Modu honetara gure jakintza handitzeko aukera dugu, besteek dakitena ikusiz eta aldi berean gurea besteei erakutsiaz, aberasgarria eta erabilgarria izan daiteke guztiontzat. Elkarlan bat izango litzateke, ideia aniztasunak duen garrantzia kontutan izanik, besteen ekarparpenek duten garrantzia kontuan izanik. Lan aktibo bat da, etorkizuneko irakasleak izango garenok jarraitu beharreko bidea.
Ikasgai honek mugarik gabeko sormena bultzatzea du helburu. Honek eragin zuzena izango du guregan eta gure etorkizuneko ikasleengan.

viernes, 13 de febrero de 2009

KAIXO!

Ostirala da. Amaia ta Leire gara ta oantxen, gure lehenengo bloga sortu dugu edo uste dugu. Aurrerantzean hemen idatziko ttugu gure taldeko paranoiak. Jonek ta Estibalitzek ez dakite oandik blogaren existentziaz. Flipatu ingo dute. Ta geio oandik, taldeko argazkia zintzilitakakatuko dugula esaten diegunean. Toma! Hemendik aurrera, kamara lepotik zintzilikaturik eamango deu. Japonesak bezela (behera estereotipoak, jeje!).