martes, 31 de marzo de 2009

TEKNOGRAMA: ZAZPIGARREN SAIOA.

Azkenean bukatu deu!
Prozesu neketsu eta luzearen ondoren, ordenagailuari erronka irabazi diogu, capullo!
Goiz guztia pasa du guri zailtasunak jartzen, orain itzaldu, orain zintzilikatu, baina ez jaun-andreok, ez daki gure ordenagailu maiteak norekin ari den jolasean!
Behingoz esan dezakegu errealizadore lanak onik atera direla.
Oraindik azkeneko zatitxoa falta zaigu, praktiketakoa eta etorkizuna. Hurrengo batean komentatu dizuegu nola doan gure lana.
Espero dugu zailtasun gutxiago izatea, eta lana amaitzean, zuen gustokoa izatea. Ea eman nahi dizuegun mezua ondo iristen zaizuen, hori da gure asmoa eta.
Ongi izan eta hurrenarte!

martes, 24 de marzo de 2009

TEKNOGRAMA: SEIGARREN SAIOA



Hau da gaur goizean ordenagailuak eskeini digun aurpegia: beltza! Joe, Movie-maker honekin erotu beharrean gaude! Bi minututxo editatzera ere ez gara iritsi ta zera, gure teknogramaren seigarren saioa in deu! Hori bai, ez dugu amore emango eta jarraituko dugu gogor gure laburmetraiarekin lanean. Bai hoixen!




Ta argi ta garbi geratu dadin gu lana txukun egiten saiatu garela, hemen ikusentzutezko froga.




miércoles, 18 de marzo de 2009

Aitor Ortiz-en erakusketa.

Ondo hasitako irteera, istripu eta komeriez beteriko abentura batean bihurtu zen. Baina honen xehetasunak bukaerarako utziko ditugu.
Hasieran jaso genuen azalpena, nahiz eta pixka bat azkarra izan (denbora gutxi genuelako), oso interesgarria izan zen. Pixka bat begiak irekitzeko balio izan zigun. Haurrekin egiten dituzten ekintza ezberdinak azaldu zizkiguten. Harrituta gelditu ginen!!
Ondoren, Aitor Ortiz-en obra ikusteko aukera izan genuen. Gure hasierako inpresioa ona izan zen, baina inongo azalpenik gabe, ez genuen zehazki esanahia ulertzen. Hortxe ibili ginen argazkitxo batzuk ateratzen, handik eta hemendik.
Amaitzeko, obren esanahia edo eta erakusketaren gaia azaldu ondoren, artelanak beste era batera ikusi genituen. Zentzua ikusi genion, eta benetan oso interesgarria iruditu zitzaigun.
Pena pixka batekin geratu ginen, artelan guztiak ikusteko aukerarik ez genuen izan eta.
Hona hemen artelan batzuek zuen gozamenerako:




Jakin nahi al duzue nola amaitu zuen gure irteerak? Ba manifa bat topatu genuen autobusean geundela, eta hori nahiko ez balitz, ondoren istripu txiki bat izan zuen gure autobusak! Azkenean gure Jexus lehenago iritsi zen, eta hori oinez joan zela!!

martes, 17 de marzo de 2009

TEKNOGRAMA: BOSTGARREN SAIOA

Irakasgaian, ezagutza teknologiko berriak eskuratzen ari gara eta hausnarketa sakonak ere egiten ditugu. Bestalde, gure taldeak nahikoa ez eta inkonszienteki hiztegi berria asmatzen ari garela konturatu gara! Bai, lehengo egunean Estitxuk ohartarazi zigun Movie Maker-arekin egiten ari garena TEKNOGRAFIA dela eta ez TEKNOGRAMA. Hala ere, gure hasierako inspirazioari jarraituz edo, gure lanari TEKNOGRAMA deitzen jarraitzea erabaki dugu!

Gaurko saioan, gauza gutxi aurreratu dugu. Egia esan, berandu hasi gara pendrive-a etxean utzi baitugu. Jon, tximista baten moduan, joan etorria egin du eta materiala segituan ekarri du. Azkenean, bideo bat ikusi, ostiraleko festa dela eta artikulu hau eta bestea irakurri behar dela...ordu erditxo bat geratu zaigu jo ta fuego gure laburmetraian aritzeko. Hori bai, Estibalitzek, bere interpretatzeko kapazitate izugarri horrekin, bere bigarren esaldia grabatu du eta izugarria izan da! Gure lanaren estreinaldirarte itxoin beharko duzue...

Getariko gida turistikoa!

Pasa den asteartean, martxoak 10, Getariko eskola batean egindako jarduera baten inguruko bideo bat ikusi genuen. Bertan, gida turistiko bat egitea proposatu zien haur hezkuntzako haurrei. Proposamena oso interesgarria iruditu zitzaigun, haurrentzako erronka polita.
Lehendabizi, baliabide ezberdinak erakutsi zizkieten adibide moduan, ondoren beraien lana egiteko aurreideiak izan zitzaten.
Gero, arbelean beraientzat garrantzitsuak ziren lekuak zerrendatu zituzten.
Ondoren, kalera irten ziren, eta leku horiek guztiak bisitatu zituzten, argazkiak atera, eta aldi berean ondo pasa. Hori bai dela egunari probetxua ateratzea!!
Amaitzeko, lanaren maketazioa egin zuten eta oso lan txukuna atera zitzaien. Haur guztiak hartu zuten parte, oso gustura ibili ziren.
Guri asko gustatu zitzaigun. Haurren elkarrekintza bultzatuz, beraien iniziatiba eta autonomia, alderdi ugarik parte hartu zuten ekintza kolektibo honetan.
Lan honekin ikusi dugu nola oso gauza interesgarriak egin daitezkeen haurrekin, polittak benetan polittak!!
Oso kuriosoa iruditu zitzaigun nola haurren interesguneak ez datozen gure interesguneekin bat: hordartza, parkea, frontoia, kiroldegia...
Horrelako ekintza gehiago egin beharko genituzkeela uste dugu.

IKERTZE TALDEA


Martxoaren 6an Ikertze taldekoak etorri ziren arte eta filosofia batera lantzeko duten proiektua aurkeztera. Hasieran zaila egiten zitzaigun loturarik aurkitzea bi gai hauen artean. Leireren azalpenek eta proposatu ziguten jarduerak argitu zizkiguten gure hasierako galderak. Baliabide gutxirekin eta gai berdinaren inguruan (zabalera eta altuera) oso artelan desberdinak atera ziren. Ondoren mantendu genuen elkarrizketan eta egin zizkiguten galderen bidez gauza asko landu daitezkela frogatu genuen. Galdera irekien bitartez egindako artelanen inguruko hausnarketa bideratu zuten.

martes, 10 de marzo de 2009

TEKNOGRAMA: LAUGARREN SAIOA.

Gaurko astearte honetan, arazotxo tekniko ugari izan ditugu. Ez al du teknologi honek gure sormena izoztuko?



Hala ere komeriak izan ditugu gure txirularen zorroa kokatzen, botoia itsi edo irekita utzi (hala ere Oihanaren zorroa, hori bai zorroa!), ditxosozko txirula zorrotxoa, sartu zara gure teknograman!


Gaur ere, gure Andoaingo "PE"k grabatu du bere zatitxoa! Hemendik Bollibudera!
Itxura, itxura, badu gure lanak, baina ze itxura?
Hala ere umorea ez zaigu falta, eta lan dezente egin dugu. Ea hurrengoan hobeto moldatzen garen teknologiekin...

miércoles, 4 de marzo de 2009

Nagel-en erakusketako bideoa

Asteartean ikusi genuen bideoaren inguruko hausnarketa azkar bezain azalekoa egin eta gero, haurrak erakusketa batetara (edo batzuetara) eramatea, sormena eta inspirazioa garatzeko balio handiko jarduera dela ondorioztatu dugu, beste gaitasun batzuekin batera.
Bideoan ikusi ahal izan genuen moduan, haurrei arte lanak ikusteko aukerak ematen bazaizkie, agian erreferentziak eraikiko dituzte eta hauek inspirazio iturri izan daitezke. Horretarako, ordea, jarduerak ongi gidatuak izateak garrantzia handia duela uste dugu; hau da, irakasleak, erakusketako arduradunak, artistak edo dena delakoak, haurrek, ikusgai dauden arte-lanetan arreta jarri dezaten lortu behar du, bideoan ikusi den bezala: arte-lana begiratu eta ukitu (ukitu badaiteke!) ondoren, zer ikusten duten, zer izan daitekeen, gustatzen zaien, etab. bezalako galderak eginaz, interesa piztu eta irudimena landuko bait dute.
Eta bideoaren bukaeran ikusi ahal izan den bezala, erakusketatik bueltan haurrek egindako arte-lanei erreparatu besterik ez dago, zenbaterainokoa den duten irudimena eta sormenerako gaitasunaz jabetzeko.
Andres Nagel-ek ikusi ote ditu haurren arte-lan hauek?

martes, 3 de marzo de 2009

TEKNOGRAMA:HIRUGARREN SAIOA










Gaurko saioan, Movie Maker-arekin ibili gara jo ta ke, irudiak, bideoak, trantsizioak eta bestelakoak sartzen. Oraindik amaitu gabea dago gure proiektua baina martxa ona hartu du. Estibalitzek bere esaldi famatua grabatu du: "Nik ez dut irudimenik" Penelope Krutzek ez luke hobe ingo!

Ta gaurko protagonista...Jon! ZORIONAK!

TEKNOGRAMA: BIGARREN SAIOA

Bigarren saio honetan, gure ideiei forma ematen hasi gara. Lan desberdinei argazkiak atera dizkiegu eta gelan ere zenbait lan egin ditugu. Gure gelakideei laguntza pixkat eskatu diegu, esku asko behar baikenituen eta beraz, eskerrikasko Nekane, Leire, Patricia ta Naiarai!
Lanian gogor ta pulamentuz gabiltzala frogatzeko, hor doa gure bidiyua!