miércoles, 29 de abril de 2009

HAUR MARRAZKIEN EBOLUZIO GRAFIKOA.

Gai hau Estitxuk azaldu zigunean, oso interesgarria iruditu zitzaigun. Askotan pentsatzen dugu haurrek egiten duten marrazkiek ez dutela ezer esan nahi, edota nahi gabe egindako zirriborroak direla. Baina ondo begiratzen baditugu, eta aukera izanda, pertsona berdinaren eboluzioa ikusiko bagenu, konturatuko ginateke nola joaten den aldatzen bere marrazteko era, eta nola joaten den poliki poliki errealitatea irudikatzen, gogo hori pizten zaielarik.
Bere garapenarekin batera, marrazketan aldaketak edo etapa desberdinak ikusi ditzakegu.
Guk marrazki batzuk aztertzen egon gara, eta egia esanda, desberdintasunak ikusi ditugu batzuen eta besteen artean.

Hauek izan dira gure azterketen emaitzak:



Marrazki hau 2 urtetako haur batek egina da. Karabaketa desordenatuan kokatu dugu. Ikusi dezakegu nola lerro mota desberdinak ikusi daitezkeen. Inongo intentziorik gabe egindakoak dira. Kolore bakarra erabiltzen du, eta askotan kasu handirik egin gabe egiten ditu marrak. Ez du bere eskuaren kontrola.

Marrazki hau 3 urtetako haur batek egina da. Garai aurreskematikoan kokatzen dugu. Ikusi dezakegunez, marra askoz kontrolatugoa da eta intentzio batekin egiten ditu. Haurrari galdetzen badiogu, bere marrazkiak zentzua hartzen dute, esanahi bat dute. Garai honetan bere espresatzeko gogoa oso handia izaten da.

Marrazki hontan berriz, ikusi dezakegu nola haurra kontzientegoa den egiten dituen marrak erlazio bat dutela beraien artean. Era ordenatu batean erabiltzen ditu eta kontrol gehiago du beraientan. 3 urtetako haur batek egin du marrazki hau, eta gure ustez, karabaketa kontrolatuaren etapan kokatzen dugu. Ikusi dezakegu nola kolore desberdinak erabiltzen saiatzen den.



Marrazki hau 4 urtetako haur batek egina da, eta garai aurreskematikoan kokatzen dugu. Hemen ikusi dezakegunez, pertsonak egiten saiatzen da, errealitearen itxura hartzen ari da. Marrazki hontan ikusi dezakegu nola pertsona bere burua, gorputza, besoak eta hankekin errepresentatzen saiatzen den. Besoak eta hankak lerro bakar batez adierazten ditu, eta gorputza konpaktu bat ere ikus dezakegu, borobil formakua. Hanketan ere zerbait berdina gertatzen dela ikusten dugu. Koloreak kasu ez du lehen mailako garrantzia.

Marrazki hau berriz, 5 urtetako haur batek egin du. Garai eskematikoan kokatzen dugu. Hemen ikusi dezakegu nola haurrak lur lerroa markatzen duen eta bere gainean berak nahi dituen elementu guztiak kokatzen dituen. Garai honetan, haurrak ondo kontrolatzen du lerroa, baina oraindik, tximinian ikusi dezakegunez, okertuta azaltzen da, oraindik ez dakielako nola jarri. Marrazki honetan eskemak du garrantzi handia.

Bukatu dugu teknograma!!

Atsaldeon kuadrila!:
Azkenean bukatu dugu gure laburmetraia!! Burukomin batzuk sortu dizkigu, baina tira, merezi izan duela uste dugu. Badakit oso era bitxian egin dugula lan, eta batzutan, zaila egin daitekeela mezua arrapatzen. Baina uste dugu, atsegina izango dela zuentzat, parra eragingo dizuela, eta hori ez dela gutxi gure bizitza hontan. Eta gainera, mezua ulertzen baduzue... ba gure asmoa beteko dugu!! Gure gogo eta denbora guztia jarri dugu lan honetan, eta espero dugu zuen gustokoa izatea.
Eskerrak eman behar ditut era pertsonalean bai Leireri (gure energia), bai Estiri (gure "PE") eta baita Joni(gure kamara) ere, beraiekin lan egitea plazer bat izan delako!! Muxu bat hirurontzat, eta aupa Güebines!!!!
Hemen bidaltzen dizuet gure bideoa amaitzeko egin behar izan genuen prestaketa:

martes, 7 de abril de 2009

TAILERRA:BEHATU, HAUSNARTU, ENTZUN ETA EZTABAIDATU, EZAGUTZA ERAIKI.

Azkeneko asteartean, irakurritako seigarren artikuluan proposatutako tailer interesgarria aplikatu genuen klasean. Bi talde egin genituen eta bakoitzean bi irakasle zeuden. Bakoitzari arte liburu bat eman zien Estitxuk: Picassorena bat eta Monetena bestea. Guk Picassorena landu genuen. Gure irakasleak Picassoren artelan bat aukeratu zuen eta galdera egin zigun: zer ikusten duzute hemen? Bakoitzak bere txanda errespetatuz ikusten zuenaren inguruan azalpenak eman zituen. Honela, besteak entzutea, txanda errespetatzea eta eztabaidatzea landu genituen. Artelanaren interpretazio desberdinak agerian jarri ziren. Honela, artearen interpretazioa oso pertsonala eta librea dela ikusi genuen.
Ondoren, Picasso berak artelanaren inguruan egindako azalpena irakurri zuen irakasleak. Behin hau amaituta, Picassori buruzko ipui bat irakurri zuen ikasle batek (Aupa Jon!) eta honela Picassoren bizitzari buruzko informazioa eskuratu genuen oso modu atseginean (Aupa Picasso!).