martes, 7 de abril de 2009

TAILERRA:BEHATU, HAUSNARTU, ENTZUN ETA EZTABAIDATU, EZAGUTZA ERAIKI.

Azkeneko asteartean, irakurritako seigarren artikuluan proposatutako tailer interesgarria aplikatu genuen klasean. Bi talde egin genituen eta bakoitzean bi irakasle zeuden. Bakoitzari arte liburu bat eman zien Estitxuk: Picassorena bat eta Monetena bestea. Guk Picassorena landu genuen. Gure irakasleak Picassoren artelan bat aukeratu zuen eta galdera egin zigun: zer ikusten duzute hemen? Bakoitzak bere txanda errespetatuz ikusten zuenaren inguruan azalpenak eman zituen. Honela, besteak entzutea, txanda errespetatzea eta eztabaidatzea landu genituen. Artelanaren interpretazio desberdinak agerian jarri ziren. Honela, artearen interpretazioa oso pertsonala eta librea dela ikusi genuen.
Ondoren, Picasso berak artelanaren inguruan egindako azalpena irakurri zuen irakasleak. Behin hau amaituta, Picassori buruzko ipui bat irakurri zuen ikasle batek (Aupa Jon!) eta honela Picassoren bizitzari buruzko informazioa eskuratu genuen oso modu atseginean (Aupa Picasso!).

No hay comentarios.:

Publicar un comentario