miércoles, 2 de junio de 2010
ELKARRIKERTUZ ZABALTZE EGUNKARIA
Bestalde, nahiz eta egunkariko edukiak guk landu ditugun, faltan bota dugu egunkaria osatzeko bestelako lanak guk egitea, maketazioa adibidez. Beste urte baterako interesgarria izango litzateke lan hau gelan egitea.
jueves, 27 de mayo de 2010
TALDEKIDEEN EGUNEROKOAK
miércoles, 26 de mayo de 2010
TALDEKO AURKEZPENA
Bakoitzak bere historia pertsonala du, ikasketa ezberdinak egin ditugu, denetik dago, biologa, jendarte hezitzailea, administratzailea, mendizale profesionala, filologa... talde aberatsa!!!
Bueno ba, ondoren egindako lanak aurkeztuko dizkizuegu, ea baliogarriak eta interesgarriak iruditzen zaizkizuen, ondo izan!!!
jueves, 20 de mayo de 2010
IKTak ERABILITA PROIEKTU DESBERDINAK
Gaia aukeratzerako eskola desberdinetan aurrera eraman diren proiektuen azterketa egin dugu. Aztertutako proiektu desberdinen artean aukeratu ditugun hiru proiektuak hurrengoak izan dira:
- · Getariako gida turistikoa.
- · Irudi-tailerra – Blanquito ipuina. Gijon.
- · “Arto lapurra” Ispasterko eskola.
Proiektu hauen aukeraketaren zergatia zera da: IKT-ak erabiltzen ikastea ez da proiektu hauen helburu nagusia, proiektuak gauzatzeko baliabide gisa erabiltzea baizik.
Ondoren, banan-banan aztertuko ditugu, proiektu bakoitza zertan datza eta zeintzuk izan diren erabilitako baliabideak.
1.ISPASTERKO ESKOLA – Arto lapurra
IKT-ak erabiltzeko zenbat bide desberdin aurkitu ditzakegu. Kasu honetan, Bizkaian kokatzen den Isparteko eskola batean egin duten proiektua aztertuko dugu. Oso proiektu erakargarria eta aberatsa dela uste dugu, bertan, herriko ahozko tradizioa jaso eta gordetzeko aukera ematen digulako.
Aukeratu duten ipuina ARTO LAPURRA izenekoa da. Komunitatean kokatzen den proiektu baten barruan IKT-ak erabiltzeko aukera izan dute. Eskolak eginiko ikerkuntza lanaren ondorioa da ARTO LAPURRA ipuin multimedia. IKT-ak erabiltzeaz gain, herriko tradizioa mantentzeko balio izan du lan honek.
Proiektu honen helburua IKT-ak erabiltzerakoan, ipuinak lantzea zen. Ipuinak oso erabiliak dira haurren heziketan. Horregatik, era digitalean lantzea pentsatu zuten.
Nahiz eta ipuina gai nagusia izan, IKT-ak erabiltzerakoan beste zenbait trebetasun lantzen dira horrekin batera: irudiak bilatzeko gaitasuna zabaldu, adinari egokitutako material informatikoaren erabilera ezagutu eta era autonomoan gauzatu, idatziz nahiz ahozko testuen ekoizpena bultzatu, soinuak gordetzeko tresnak erabiltzen ikasi, egindako lana herrian zabaldu eta aldatzeko aukera izan, korreoa erabili egindakoa zabaldu ahal izateko, WORD programa erabiltzen ikasi, Internet-en nabegatzen ikasi.
Ingurunearen azalpen txiki bat egingo dugu gure lana kokatzeko asmoarekin. Proiektua Ispaster-eko eskolan egin da, herrian dagoen eskola bakarrean. Eskola Txikia denez, haurrak adin desberdinekoak daude geletan. Bi gela besterik ez daude, bat haur hezkuntzakoa eta bestea lehen hezkuntzakoa. Proiektua bigarren gela honekin jarri zen martxan.
Baliabideak kontutan izaten baditugu, informatikako gela izan zen erabili zutena. Bertan, 4 ordenagailu zituzten, eta haur gutxi zirenez, bakoitzak baten aurrean egoteko aukera zuen. Ordenagailu guztiak sarean zeuden, honek ekartzen dituen abantailekin. Proiektu honetan pertsona desberdinak hartu zuten parte, alde batetik haur horien irakasleek, eta bestaldetik, eskolan zeuden beste irakasleek ere. Horrela, lana aberatsagoa suertatu zen, bakoitzak bere ezagutzak eskaintzen bait zizkion proiektuari.
Proiektuaren ekoizpena:
Hasiera batean, informazioa bilatu zuten Interneten Ispaster-ri buruz.
Herrian erabiltzen ziren euskal hitzak ere bilatu zituzten.
Ondoren, ipuinak behar zituztenez, herrira atera ziren jendearekin hitz egiteko. Lortu zuten emaitza oso laburra izan zen. Grabagailua ez zen atsegina suertatu herritarren artean. Horregatik, entzundakoa idaztea pentsatu zuten, eta tarteka zerbait asmatu ere.
Testua izan zutenean, eszena desberdineta banatu zuten, beti ere denen artean adostuta, eta bakoitzari marrazki bat egin zioten. Tartean zenbait arazo sortu ziren, adibidez, pertsonai nagusiaren irudiarekin. Berdina izan behar zuenez, pertsona berak egitea adostu zuten.
Momentu honetan, azalpen teorikoak jasotzea beharrezkoa zela ikusirik, PHOTOSHOP, Power Point eta Scaner-raren inguruan azalpenak jaso zituzten.
Ondoren, irudiak eskaneatu eta PHOTOSHOP-en bidez margotu zituzten. Talde bakoitzak bere irudiari ahotsa sartu zion.
Azken montaia irakaslearen eskuetan gera tu zen. Azken orduko arazotxoak agertu ziren, azkenean teknologia ere ez da guk nahi dugun zehatza izaten batzutan.
Hau dena egin ondoren, denen aurrean aurkeztu zuten, eta oso harrera ona jaso zuen.
Ikasleei gutxien gustatu zaiena beraien ahotsa grabatzea izan zen, urduri jartzen ziren.
Erabili den metodologia konstruktibismoan oinarrituta dago, eta beraz, autonomoa, aktiboa eta dinamikoa. Horrela egin behar dela iruditzen zaigu lan egiteko erritmoa ezberdina delako eta gainera, adin ezberdineko haurrak daudelako.
Haurrek 45 minutu erabili dituzte astean proiektu honetan lan egiteko, eta lan honen ebaluazioa proiektua bera izan da, hau da, momentuan eginiko behaketa eta egindako ekoizpenak.
Ekintzei dagokienez, berriz, esan behar dugu ez zeudela aurrez zehaztuak, baizik eta ekintza baten ondoren, hurrengoa zein izan zitekeen pentsatzen zuten.
Lan egiteko orduan, bestalde, haur gutxi zirela kontuan hartuta, eta lehen aipatu bezala adin ezberdinekoak zirela, banaka lan egitea erabaki zen, bakoitzak bere maila eta erritmoa duelako.
Azkenik, material, baliabide eta espazioari dagokionez, esan egokiak izan direla Eskola Txikia dela kontuan harturik. Horrela, informatika gela bat dute eta bertan 4 ordenagailu, 2 eskaner, grabagailu bat eta interneteko konexioa dituzte. Gainera, ez dute inolako arazorik izan.
Proiektu honetan, batetik, pertsonaiak marrazteko orduan alde artistikoa landu dute. Bestalde, sorkuntza literarioa ere oso aberasgarria izan da, izan ere, haurrek idazketan eta beraz, istorioaren asmakuntzan erraztasuna erakutsi dutelako. Azkenik, teknologia berriak erabiltzeak ordenagailua ikasgelan egiten diren beste ekintza batzuekin lotzen erakutsi die. Azken finean, proiektu hau teknologien erabilera egokia izateko lehen pausua da.
Hasiera batean haurrek mesfidantza bazuten ere, azkenean oso gustura aritu dira eta ardura handia erakutsi dute. Hainbat programa erabiltzen ikasi dute, photoshop, eskaner eta power point-a, besteak beste.
Proiektu hau urtebetean burutu da, baina helburua ondorengo urteetan ere bide beretik jarraitzea da.
2.IRUDI TAILERRA: BLANQUITO IPUINA
Esperientzia hau Maria Teresa Santiago irakasleak eraman zuen aurrera Gijoneko eskola batean haur hezkuntzako bere ikasleekin. Honela, hiruhilabetean sakonki landutako eta oso ezaguna zuten ipuin bat aukeratu zuten irudi tailerra egiteko: Jose Moran-en testuak eta Paz Roderoren ilustrazioak dituen Blanquito ipuina (Mcmillan).
Liburuan pertsonai nagusia Blanquito da. Hau txuria da eta toki desberdinetatik pasatzen da bere kolorea aldatuz. Honek jolas handia ematen du kolore primario eta sekundarioak lantzeko. Bestalde, testuak olerkiak dira eta haurrekin testu mota hauek lantzeko aukera ematen du. Gijoneko haurrek testuak buruz ikasi zituzten eta ondoren errezitatu. Jarduera proposamen batzuk http://www.librosde.com loturan daude zintzilikaturik. Honetan oinarriturik Gijoneko haurrek Blanquitok ezagutzen dituen toki desberdinak marraztu dituzte eta ondoren, guztien artean ideien lehiaketa batean bideoa egiteko ilustrazioak aukeratu zituzten.
Hemendik aurrera dator IKTen erabilpena. Haurrek aukeratutako ilustrazioak digitalizatu zituzten. Honela, argazkiak atera zizkieten eta bideoa egiteko gustokoenak aukeratu zituzten. Gainera, aurretik buruz ikasitako olerkiak errezitatu zituzten eta hauek grabatu. Proba desberdinak egin zituzten noski, lehenengo grabaketak ez baitziren hoberenak izan.
Haurrak oso motibatuak agertu ziren tailerrarekin eta partehartzea oso handia izan zen. Irudi-tailerrean proposatutako jardueren bitartez haurrek beren ezagutzaren eraikuntzaren protagonista aktiboak dira, denbora ematen baitzaie beren ideiak proposatu eta hauek aurrera eramateko sormena martxan jar dezaten. IKTak bigarren mailako protagonistak dira tailerrean, baliabide hutsak papera eta margoak bezala. Hau ez da izango haur askok kamera digitala edo grabagailu bat erabiltzen duten lehenego aldia. Bestalde tailerraren helburua ez da kamara digitala eta grabagailua erabiltzen ikastea, aurretik aipatutako helburuak lortzeko bitartekari bat da besterik gabe.
Azken emaitza bideo formatoan aurkeztu zuten. Noski, bideoaren montajea irakasleak egin zuen. Hau http://web.me.com/mteresa1/Sitio_web/BLANQUI.html loturan ikusgarri dago. Gainera, irakasle honek bere ikasleekin aurrera eramandako hainbat proiektu ikusgarri daude ere http://www.youtube.com/profile?user=mteresa1#p/u/15/i9dg-f7F25s loturan.
3.GETARIAKO GIDA TURISTIKOA
Teknologia berrien erabilera egoki baten adibide polita da Getariako ikastetxe bateko haur talde batek, irakaslearen laguntzarekin egindako ondorengo jarduera . Baliabide dijitalak hezkuntzan modu eraginkor bezain praktiko batean nola aplikatu daitezkeen erakusten duen esperientzia.
Haurraren interesetatik abiatuz eta teknologia berrien baliabideak aprobetxatuaz, egileak haurrak izango ziren herriko Gida Turistiko bat egitea bururatu zitzaion irakasleari.
Horretarako, lehenik eta behin, haurrek beraientzat herriko gunerik interesgarrienak, gustokoenak edo eta politenak zirenak aukeratu zituzten. Ondoren, irteera bat egin zuten herriko gune hauetara eta kamera dijitalen bitartez, tokiari haur bakoitzak argazkiak atera zizkion. Bakoitzak bereak.
Bigarrenik, ateratako argazkiak ikusi zituzten. Aukeratutako guneei haurrek ateratako argazki guztiak ikusi eta denen artean, guneari zegokion eta Gidan agertuko ziren argazkia(k) aukeratu zituzten.
Oso kontutan hartu zen haur guztien argazkiren bat gutxienez gidan sartzea; horregaitik, zenbait toki adierazteko argazki bat baino gehiago erabili ziren.
Ondoren, guneetako argazkien oinetan, tokiaren deskribapena edo zergaitik zitzaien interesgarria adieraztea izan zen egin zutena.
Eta bukatzeko, azaleko argazkia aukeratu eta gida-turistiko moduko formatu batean inprimatu zuten.
Ikasle bakoitzak eraman zuen gida-turistiko bana etxera. Gainera, herriko informazio bulegora ale bat eraman zuten.
TALDEAREN IRITZIA
Haurrek guztiz normalizatua dute teknologia berrien erabilera beren egunerokotasunean. Hauek ikasgelan ia konturatu gabe sartu dira. Hau honela izanik, teknologia berriak ahalik eta modurik egokienean erabiltzeko irakasleak proiektu eraikitzaileak ezagutzea ezinbestekoa iruditzen zaigu. Teknologia berriei diegun beldurra gainditu behar dugu eta hauek bitartekari bezala erabili gure helburuak lortzeko.
Haur Hezkuntzan aurrera eramango ditugun proiektuek, teknologia berriak erabili edo ez, haurraren interesak eta egunerokotasuna hartu behar ditu kontuan, bere ezagutzak pixkanaka eraikitzen joan dadin. Aukeratu ditugun hiru proiektuek baldintza hau errespetatzen dutela uste dugu. Gainera, gaur egungo edozein eskolatan aurki daitezkeen baliabide xumeekin aurrera eraman daitezke.
MINTEGIA: IKTen ERABILPENA AMARA BERRI IKASTETXEAN
Lau hedabide lantzen dituzte: Telebista, irratia, prentsa eta internet-a. Hauek guztiak lantzeko gela bat dute. Garai batean hedabide bakoitzak bere gela zuen. Bestalde, interesgarria iruditu zitzaien guztiak gela batean biltzea. Gela, kristalezko paretekin dago banaturik. Honela kontaktau bisuala mantentzen da eta besteek egiten dutena ikusi daiteke.
Egunero 14 ikaslek lan egiten dute gela honetan. Lehen hezkuntzako bigarren zikloko ikasleek irratian egiten dute lan eta hirugarren ziklokoek telebista, prentsa eta eskolako web orrialdean. Lehenengo ziklokoek eta Haur Hezkuntzakoek ere tarteka gela erabiltzen dute beren lanak editatzeko edo web orrialdean zintzilikatzeko.
Gela honetan lan egiteak bi helburu nagusi ditu:
- Irteera bat eman eskolan egiten diren lanei. Hedabideek lanen anplifikazioa egiten dute eta ikasleen zein auzokoen etxeetara iristen dira irratiaren eta prentsaren bitartez. Zer esanik ez web orrialdearekin: mundu osora iristen dira beren ekarpenak!
- IKTtan sakontzea.
Amara berriko bi irakasleen esanetan antolaketa da klabea. Lana bikoteka egiten dute eta hedabide berdinetan ikasle bakoitzak bi egun jarraian egiten ditu. Bikoteak egunero aldatzen dira baina bikotekideko batek beti ezagutzen du erabili beharreko tresna. Bestalde, urtean zehar ikasle guztiak hedabide guztietati pasatzen dira (hirugarren zikloko ikasleak).
miércoles, 12 de mayo de 2010
MINTEGIA: IKT-en LANKETA IKASTOLETAN
Gaur egun LHn eta DBHn ikasten duten gazteek belaunaldi digitala osatzen dute. Garai digitalean jaio dira, teknologia berriek gidatutako garaiean. Gaur egun urte beteko denbora tartean teknologia berrien aurrerapena izugarria da eta batzuetan zaila egiten zaigu aldaketa guztiak barneratzea. Bestalde, belaunaldi digitalak arazorik gabe ulertzen ditu aldaketa hauek guztiak. Izan ere, beste ezaugarri batzuk dituen belaunaldiaren aurrean gaude:
Abiadura azkarrekoa: azkar barneratzen dituzte teknologiei dagozkien aldaketak.
Hipertestualak: telebista ikusten, sare sozialetan, mobilakin mezu bat bidaltzen eta abesti bat jeisten dituzte momentu berean.
Testuek ilustratzen dute irudia.
Ekintzaileagoak dira hartzaileak baino
Teknologia berrien lagun dira eta ez dira hauen beldur.
Jakina da Internetek audientzia handia duela (honek lau urtetan lortu du irratiak 38 urtetan lortutako audientzia). Beraz, prest al gaude belaunaldi berri honi aurre egiteko eta hezitzeko?
Euskal Curriculumak, LOEk eta Europako Curriculumak konpetentzia digitala proposatzen dute, hots:
Derrigorrezko hezkuntza amaitzen duen gazte batek gai izan behar du IKTak etikoki eta egoki erabiltzen, hauek erabiltzea eskatzen dioten bere bizitzako arlo guztietan.
Aurrekoak zera inplikatzen du:
Informazioa eskuratu, baloratu, sailkatu eta biltegiratzeko baliabide digital eraginkorrak erabiltzen ikasi behar du.
Ezagutzaren sortzailea izango da. Editoreak mota desberdinak erabiltzeko gai izango da: testu, audio, bideo, argazki, wiki-ak, mapa kontzeptualak,…
Komunikatzaile/kolaboratzailea izango da.Adb: sare sozialetan.
Ekintzailea izango da. Adb: Moodle plataforma.
Aurreko guztia modu arduratsuan eta etikoan egingo du noski (bere datuak eta besteenak babestuz,…)
Ikastolen elkarteak hau guztia aurrera eramateko material curricularra sortu du: IKT Curriculuma LHko proposamena eta IKT profila 16 urte (azken hau orain amaitzen ari dira). Hauetan konpetentzia berriak eskuratzeko jarduerak proposatzen dira, konpetentziak arloen bitartez kudeatu dituztelarik. Ikastoletan IKTak lantzeko bi proiektu dituzte: Txanela proiektua eta Ostadar proiektua (txanela.net eta ostadar.net-en informazioa eskuragarri dago).
IKASYZ PROIEKTUA
Proiektu hau ikastolan jarri da martxan. Honek, oinarrizko konpetentzia digitalak lortzeko beharrezkoak diren baliabideen sistematizazioa bideratzea du helburu.
A. Hiru osagai nagusiak:
1. Hardware
Netbook-a
Armairu eta wifi konexioa
Web zerbitzua
2. Software: hiru web aplikazio dituzte
Designer: edukiak sortzeko
Trainer: Ikasleek erabiltzen dute ariketak egiteko
Inspector: irakasleak erabiltzen du ikasleen jarraipena, ikasle bakoitzari egokitutako esleipena egiteko,...
3. Eduki kurrikularrak:
LH: 5 arlotan lantzen dute (ingelera, gaztelera, euskera, natur-zientziak, matematika). 200.000 ariketa baino gehiago.
DBH: 6 arlotan lantzen dute (+ gizarte). 125.000 hariketa baino gehiago.
Trebakuntzan, memorian eta ulerketan oinarritutako ariketak dira. Mailakatak daude zailtasunaren arabera eta aniztasuna errespetatzen dute.
B. Metodologia eta erabilpena:
30 minututako saioak egiten dira LHn eta 60ko saioak DBHn. Proposamena: egunero arlo desberdin batean saio bat egitea. Sahiestu behar dena: egun osoa arlo guztietako saioa egitea.
Saio bakoitzean Koska bat egiten da. Hau edukien sekuentzia bat da eta zailtasun desberdineko koskak joango dira gainditzen. Ikasle bakoitzak bere erritmoaren arabera joango da lana egiten.
Saio bakoitzean ikasle guztiek koska berri bat hasiko dute. Bukaera anitza da noski: batzuk koska osoa egingo dute, beste batzuk erdia,…Hau dela eta koskaren lehenengo ariketak dira oinarrizkoenak.
Aurreratze irizpideak definitzen dira: koskaren atal desberdinak gainditzeko ez dira ataleko ariketa guztiak zertan ondo egin behar. Honela, irizpide desberdinak definitu ditzake irakasleak. Adb: atalaren lehenengo hiru ariketak ondo egiten dituenak atala gainditzen du egon daitezkeen 10 ariketak egin gabe.
Ikasleek erantzun zuzena ikusi behar dute, bestela ezin dute aurrera egin.
Ikaslearei aurrerapen maila eta zuzentasuna pantailan agertzen zaizkio.
C. Ibilbidea:
Esperimentazioaren lehen fasea: 2007-2008. Ikasgela batzuetan jarri zen martxan prototipo bat hilabete batzuetan.
Esperimentazioaren bigarren fasea: 2008-2009. Ikasgela batuzetan jarri zen martxan urte osoan zehar.
Hedapenaren faseak
2009-2010 Ia ikastola gehienetan
2009-2010 DBHko lehenengo zikloan martxan.
2010-2011 DBHko bigarren zikloan martxan?
D. Ebaluazioa:
Filosofiako eta Hezkuntzako zientzien fakultateko HIDM taldeari eskatu zitzaion. Honen helburuak IKASYS proiektua eta honen eraginkortasuna baloratzea zen. Emaitzak nahiko baikorrak izan dira: proiektua erabiltzen duten ikasgelek emaitza hobeagoak lortu dituzte gai desberdinetan eta motigarria izan da ikasleentzat.
