Lau hedabide lantzen dituzte: Telebista, irratia, prentsa eta internet-a. Hauek guztiak lantzeko gela bat dute. Garai batean hedabide bakoitzak bere gela zuen. Bestalde, interesgarria iruditu zitzaien guztiak gela batean biltzea. Gela, kristalezko paretekin dago banaturik. Honela kontaktau bisuala mantentzen da eta besteek egiten dutena ikusi daiteke.
Egunero 14 ikaslek lan egiten dute gela honetan. Lehen hezkuntzako bigarren zikloko ikasleek irratian egiten dute lan eta hirugarren ziklokoek telebista, prentsa eta eskolako web orrialdean. Lehenengo ziklokoek eta Haur Hezkuntzakoek ere tarteka gela erabiltzen dute beren lanak editatzeko edo web orrialdean zintzilikatzeko.
Gela honetan lan egiteak bi helburu nagusi ditu:
- Irteera bat eman eskolan egiten diren lanei. Hedabideek lanen anplifikazioa egiten dute eta ikasleen zein auzokoen etxeetara iristen dira irratiaren eta prentsaren bitartez. Zer esanik ez web orrialdearekin: mundu osora iristen dira beren ekarpenak!
- IKTtan sakontzea.
Amara berriko bi irakasleen esanetan antolaketa da klabea. Lana bikoteka egiten dute eta hedabide berdinetan ikasle bakoitzak bi egun jarraian egiten ditu. Bikoteak egunero aldatzen dira baina bikotekideko batek beti ezagutzen du erabili beharreko tresna. Bestalde, urtean zehar ikasle guztiak hedabide guztietati pasatzen dira (hirugarren zikloko ikasleak).
Ikasleen lanak eta Amara Berriko informazio interesgarri gehiago eskuragarri dago beren web orrialdean: www.amaraberri.org

No hay comentarios.:
Publicar un comentario