miércoles, 12 de mayo de 2010

MINTEGIA: IKT-en LANKETA IKASTOLETAN

KONPETENTZIA DIGITALAK HEZKUNTZAREN MARKOAN

Gaur egun LHn eta DBHn ikasten duten gazteek belaunaldi digitala osatzen dute. Garai digitalean jaio dira, teknologia berriek gidatutako garaiean. Gaur egun urte beteko denbora tartean teknologia berrien aurrerapena izugarria da eta batzuetan zaila egiten zaigu aldaketa guztiak barneratzea. Bestalde, belaunaldi digitalak arazorik gabe ulertzen ditu aldaketa hauek guztiak. Izan ere, beste ezaugarri batzuk dituen belaunaldiaren aurrean gaude:

Abiadura azkarrekoa: azkar barneratzen dituzte teknologiei dagozkien aldaketak.
Hipertestualak: telebista ikusten, sare sozialetan, mobilakin mezu bat bidaltzen eta abesti bat jeisten dituzte momentu berean.
Testuek ilustratzen dute irudia.
Ekintzaileagoak dira hartzaileak baino
Teknologia berrien lagun dira eta ez dira hauen beldur.

Jakina da Internetek audientzia handia duela (honek lau urtetan lortu du irratiak 38 urtetan lortutako audientzia). Beraz, prest al gaude belaunaldi berri honi aurre egiteko eta hezitzeko?

Euskal Curriculumak, LOEk eta Europako Curriculumak konpetentzia digitala proposatzen dute, hots:

Derrigorrezko hezkuntza amaitzen duen gazte batek gai izan behar du IKTak etikoki eta egoki erabiltzen, hauek erabiltzea eskatzen dioten bere bizitzako arlo guztietan.

Aurrekoak zera inplikatzen du:

 Informazioa eskuratu, baloratu, sailkatu eta biltegiratzeko baliabide digital eraginkorrak erabiltzen ikasi behar du.
 Ezagutzaren sortzailea izango da. Editoreak mota desberdinak erabiltzeko gai izango da: testu, audio, bideo, argazki, wiki-ak, mapa kontzeptualak,…
 Komunikatzaile/kolaboratzailea izango da.Adb: sare sozialetan.
 Ekintzailea izango da. Adb: Moodle plataforma.
 Aurreko guztia modu arduratsuan eta etikoan egingo du noski (bere datuak eta besteenak babestuz,…)

Ikastolen elkarteak hau guztia aurrera eramateko material curricularra sortu du: IKT Curriculuma LHko proposamena eta IKT profila 16 urte (azken hau orain amaitzen ari dira). Hauetan konpetentzia berriak eskuratzeko jarduerak proposatzen dira, konpetentziak arloen bitartez kudeatu dituztelarik. Ikastoletan IKTak lantzeko bi proiektu dituzte: Txanela proiektua eta Ostadar proiektua (txanela.net eta ostadar.net-en informazioa eskuragarri dago).


IKASYZ PROIEKTUA


Proiektu hau ikastolan jarri da martxan. Honek, oinarrizko konpetentzia digitalak lortzeko beharrezkoak diren baliabideen sistematizazioa bideratzea du helburu.

A. Hiru osagai nagusiak:

1. Hardware
 Netbook-a
 Armairu eta wifi konexioa
 Web zerbitzua

2. Software: hiru web aplikazio dituzte
 Designer: edukiak sortzeko
 Trainer: Ikasleek erabiltzen dute ariketak egiteko
 Inspector: irakasleak erabiltzen du ikasleen jarraipena, ikasle bakoitzari egokitutako esleipena egiteko,...

3. Eduki kurrikularrak:

LH: 5 arlotan lantzen dute (ingelera, gaztelera, euskera, natur-zientziak, matematika). 200.000 ariketa baino gehiago.
DBH: 6 arlotan lantzen dute (+ gizarte). 125.000 hariketa baino gehiago.

Trebakuntzan, memorian eta ulerketan oinarritutako ariketak dira. Mailakatak daude zailtasunaren arabera eta aniztasuna errespetatzen dute.

B. Metodologia eta erabilpena:

 30 minututako saioak egiten dira LHn eta 60ko saioak DBHn. Proposamena: egunero arlo desberdin batean saio bat egitea. Sahiestu behar dena: egun osoa arlo guztietako saioa egitea.
 Saio bakoitzean Koska bat egiten da. Hau edukien sekuentzia bat da eta zailtasun desberdineko koskak joango dira gainditzen. Ikasle bakoitzak bere erritmoaren arabera joango da lana egiten.
 Saio bakoitzean ikasle guztiek koska berri bat hasiko dute. Bukaera anitza da noski: batzuk koska osoa egingo dute, beste batzuk erdia,…Hau dela eta koskaren lehenengo ariketak dira oinarrizkoenak.
 Aurreratze irizpideak definitzen dira: koskaren atal desberdinak gainditzeko ez dira ataleko ariketa guztiak zertan ondo egin behar. Honela, irizpide desberdinak definitu ditzake irakasleak. Adb: atalaren lehenengo hiru ariketak ondo egiten dituenak atala gainditzen du egon daitezkeen 10 ariketak egin gabe.
 Ikasleek erantzun zuzena ikusi behar dute, bestela ezin dute aurrera egin.
 Ikaslearei aurrerapen maila eta zuzentasuna pantailan agertzen zaizkio.

C. Ibilbidea:

Esperimentazioaren lehen fasea: 2007-2008. Ikasgela batzuetan jarri zen martxan prototipo bat hilabete batzuetan.
Esperimentazioaren bigarren fasea: 2008-2009. Ikasgela batuzetan jarri zen martxan urte osoan zehar.

Hedapenaren faseak
2009-2010 Ia ikastola gehienetan
2009-2010 DBHko lehenengo zikloan martxan.
2010-2011 DBHko bigarren zikloan martxan?

D. Ebaluazioa:

Filosofiako eta Hezkuntzako zientzien fakultateko HIDM taldeari eskatu zitzaion. Honen helburuak IKASYS proiektua eta honen eraginkortasuna baloratzea zen. Emaitzak nahiko baikorrak izan dira: proiektua erabiltzen duten ikasgelek emaitza hobeagoak lortu dituzte gai desberdinetan eta motigarria izan da ikasleentzat.

No hay comentarios.:

Publicar un comentario