miércoles, 4 de marzo de 2009

Nagel-en erakusketako bideoa

Asteartean ikusi genuen bideoaren inguruko hausnarketa azkar bezain azalekoa egin eta gero, haurrak erakusketa batetara (edo batzuetara) eramatea, sormena eta inspirazioa garatzeko balio handiko jarduera dela ondorioztatu dugu, beste gaitasun batzuekin batera.
Bideoan ikusi ahal izan genuen moduan, haurrei arte lanak ikusteko aukerak ematen bazaizkie, agian erreferentziak eraikiko dituzte eta hauek inspirazio iturri izan daitezke. Horretarako, ordea, jarduerak ongi gidatuak izateak garrantzia handia duela uste dugu; hau da, irakasleak, erakusketako arduradunak, artistak edo dena delakoak, haurrek, ikusgai dauden arte-lanetan arreta jarri dezaten lortu behar du, bideoan ikusi den bezala: arte-lana begiratu eta ukitu (ukitu badaiteke!) ondoren, zer ikusten duten, zer izan daitekeen, gustatzen zaien, etab. bezalako galderak eginaz, interesa piztu eta irudimena landuko bait dute.
Eta bideoaren bukaeran ikusi ahal izan den bezala, erakusketatik bueltan haurrek egindako arte-lanei erreparatu besterik ez dago, zenbaterainokoa den duten irudimena eta sormenerako gaitasunaz jabetzeko.
Andres Nagel-ek ikusi ote ditu haurren arte-lan hauek?

1 comentario:

  1. Kaixo Sormena talde osoari!
    Zuen lana irakurtzen egon naiz eta...asko gustatu egin zait. Imaginak ere erabiltzeak, ibilbidearen pausuak azalduaz asko laguntzen du. Gainera, zuen ikasketa prozesuaren hausnarketak ikusten dira eta lana gogoz eta inplikatuaz burutzen ari zarete!
    Nire aldetik animo eta honela jarraitu!
    Nahi duzutenerako, idatzi edo galdetu lasai.
    Estitxu

    ResponderBorrar