miércoles, 25 de febrero de 2009

Kaixo Begoña.
Ahoa bete hortz utzi gaitu zure idatziak. Ez genituen gure galderen erantzunak horren denbora laburrean espero eta sorpresaz harrapatu gaituzu. Ezustekoa ona izan da, irakaskuntzan esperientzia handikoa zaitugun horren eritzi eta erantzunek, gure aurreritziak sendotu egin dituelako eta hemendik aurrera eztabaidarako, zalantzak argitzeko edo eta eritziak emateko sarean lagun izango zaitugulako. Dena den, eta zuk ongi diozun legez, dena ez da txuria edo beltza. Eta txuria den sorpresa honek ere badu halako ttantto beltz bat: zure idatziari erantzuteko buruhausteak sortzen digun nekearen putada, hain zuzen ere.
Alfabetatzea gaitasun konkretu bat eskuratzea dela ulertzen dugu guk, eta beraz, beste gaitasunek duten garrantziaren maila bera duena eta afektibitatean zalantzarik gabe eragina duena. Baina, egoera guztietan eman behar al zaie gaitasun guztiei garrantzia bera Haur Hezkuntzan? Eta alfabetatzearen lanketari gainontzeko beste zenbait gaitasunen lanketari baino denbora gutxiago eskaini nahi dion Haur Hezkuntzako irakaslea, ez al da benetako garapen integrala lortzeko hezkuntza ematen ari, baldin eta modu horretara, ikasturte horretako ikasle konkretu horiengan alderdi afektiboan, emozionalean eta sormenari dagokionean hobekuntza nabariak ikusten baditu?
Izan ongi!
Sormena

No hay comentarios.:

Publicar un comentario