Testu honetan, ikuspegi berri bat azaltzen dute: irakasleak/hezitzaileak beren formakuntzaren pertsonai nagusiak dira. Hezitzaileen garapen profesionala estimulatzen duten politikak bultzatu behar du:
- Komunitate profesionalen parte bihurtzen dituzten antolakuntzen alde egin.
- Bertako jakintzari (saber local) garrantzia eman.
- Kontestu zehatzetan ematen diren arazoen bereizgarritasunaz konturatu.
- Kanpo jakintza (ikertzaileek eraikia) bezain garrantzitsua da barne-jakintza (irakasleek eraikia).
Hau guztia aurrera eramatea ez da erraza. Horretarako, aspalditik "heziketa berrikuntzaren sareak" martxan jarri ziren. Hauetan parte hartzen duten pertsonek inplikazio handiz egiten dute, eta beren lanarekin konpromezu handia dute. Enpatia lantzen dute, honek irakaskuntzan ekarriko duen onura kontutan izanik.
Irakaslearen papera AKTIBOA da, eta orainarteko formakuntza klasikoarekin kontrajartzen da. Izan ere, formakuntza hau mintegi, ikastaro eta bestelakoez osatzen denean, irakaslearen papera pasiboa baita.
National Writing Project (NWP) da honen adibide bat. Irakasleak errealitateari buruzko ideia objektiboagoa lortzen du eta erabilgarria den ezagutza bat eskuratzen du, gero klasean martxan jarriko dena. Esperientziak konpartitzen dituzte eta beraietaz ikasi.
Irakaslea erdigunean kokatzen dute eta horrela sentiarazten diete egiten dituzten ekintzekin.
Proiektu honetan egiten diren jarduerekin irakaslea "jatorra" izatetik, kritika konstruktiboak egitera pasatzen da.
Azkenik, konpartitze prozesuaren aberastasuna da nabarmendu nahi genukeena. Hau lortzen da besteekin konfidantza eskuratzen den heinean.

No hay comentarios.:
Publicar un comentario